Ekintzailetza

Ekintzailetza

Zure ideia zehazten lagunduko dizugu eta jarduera berria abian jartzen

Ba al duzu ideia edo proiekturik? Nahi duzu abian jarri jarduera ekonomiko berririk?

Ideia edo proiektu bat izanez gero, edo jarduera ekonomiko barri bat martxan jarri nahi izanez gero, Lanbide Ekimenak zentroan zuri laguntzeko prest gaude. Enpresa sortzeko ideia aztertu bitartean, gure teknikariek nondik jo esango dizute, eta aholkularitza pertsonalizatua izango duzu, asmo hori aurrera eraman eta jarduera ekonomiko berria abian jarri bitartean.

Hauxe da emango dizugun zerbitzua:

  • Zuk duzun ideia horren lehen azterlana: Jarduera ekonomiko bilaka daitekeen ideia bat duzula uste baduzu, gure teknikariek hori ebaluatzen lagunduko dizute
  • Enpresa planaren diseinuan laguntza: Jarduera ekonomiko berri horren nondik norako nagusiak zehazten lagunduko dizugu
  • Bideragarritasun plana prestatzeko laguntza: Bideragarritasun plana egiten lagunduko dizugu, zure ideia bideragarria den ala ez jakin dezazun
  • Izaera juridikoen gaineko informazio eta aholkularitza: Izaera juridikoen gaineko informazioa eta beraien artean dauden aldeak azalduko dizkizugu. Gero, aholku emango dizugu zein den zure jarduera ekonomikoari egokien datorkiona
  • Egin beharreko tramiteen gaineko informazioa:: Hainbat tramite burutu beharko dituzu jarduera ekonomikoa abian jarri aurretik. Guk horren guzti horren gaineko informazioa emango dizugu
  • Laguntza eta diru laguntzen gaineko informazioa eta tramitazioa: Eskura ditzakezun laguntza edota diru laguntzen gaineko informazioa eman eta hauek tramitatzen lagunduko dizugu
  • Ekintzaileei zuzendutako formazioa: Taldekako formazioa eskaintzen dugu, jarduera ekonomiko berri batekin hasi orduko kontuan hartu beharreko oinarrizko gorabeherei buruzkoa

Atal honetan azaldutako zerbitzuen beharra baduzu, aurretik hitzordua eskatu beharko duzu:

  • Telefonoa : 94 625 57 58
  • Emaila : Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
  • Harremanetarako : Joseba Irazabal Obieta


Gaur gaurkoa