MEDIOETAN ATERA GAITUZTE
Medioetan atera gaituzte, HITZA, Oizmendi, Bizkaia Irratia eta El Correo
Medioetan atera gaituzte, HITZA, Oizmendi, Bizkaia Irratia eta El Correo
Lanbide Ekimenak, Gernika- Lumoko organismo autonomoak, urtero bezala, Bizkaia Orekan Sakonduz programan parte hartzen du, lehiakortasun territoriala sustatzeko helburuarekin. Bizkaiko Foru Aldundiak subentzionatzen duen programa honen bidez, eskualdeko lehiakortasuna hobetuko duten proiektuak bultzatzen dira, industria sektoreko enpresei bideratutako ekimenen bidez. Proiektu hauek Busturialdeako garapen ekonomikoaren plan estrategikoaren lan-ildoekin lerrokatuta daude eta inpaktu zuzena dute eskualdeko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko, epe laburrean.
Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren barne, "Salbide 2023" proiektuan lanean ari da Lanbide-Ekimenak, Bizkaiko beste garapen agentzia batzuekin batera (Arratia, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Durangaldea, Lea Artibai, Nerbioi eta Urduña).